miércoles, 11 de marzo de 2020


Kontzentzio fase indartua dela eta,bertan behera geratzen da. 
Berhartu ahal dugun momentuan abisatuko zaituztegu.

jueves, 5 de marzo de 2020

Salburuako Jai batzordeko bilera


ESKOLA BIDEAK

Bizilagun agurgarriak,
Ohar honen bidez datorren martxoaren 14an, larunbata, Salburuko Gizarte Etxeko aretoan antolatu dugun jardunaldien berri zehatzago eman nahi dizuegu.
Badira hilabete batzuk “Eskola Bideak” deituriko lan talde bat lanean ari garela, auzoko umeak eskolara modu autonomoan konfiantzaz eta segurtasunez joan ahal izateko.
Hilabete hauetan guztietan, instituzioekin harreman bideak zabaldu ditugu, batetik (Udala eta CEA) eta bestetik, Salburua Burdinbide eta Arkaiateko auzoelkarteekin.
Jardunaldi hauen helburua, beste herri batzuetan martxan dauden proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, hausnarketarako momentua izatea ere bada. Badakigu, Salburuan marraztu nahi dugun Eskola Bidea eta eraldatu nahi dugun espazio publikorako lagungarriak izan daitezkela, hala nola, helduok umeetaz dugun begiradan ere eragiteko.
Hizkuntza trataerari dagokionez, hizlarien hizkuntza beharrak eta ezagutzak zaindu nahi izan ditugu batetik, eta bestetik, hartzaileon hizkuntza ezagutzak ere. Modu honetara, denok eroso sentitzeko proposamen bat sortu dugula uste dugu.
Jarraian eguneko egitaraua:
9.30-9.45: Harrera. Salburuko Gizarte Etxeko areto nagusian.
9.45-10.00: Aurkezpena
10:00-10:30: Amaia Etxabe. Txatxilipurdi Aisialdi Elkarteko kidea. Haurrak bidea zabaltzen. Haurra pertsona da eta pertsona baldin bada, pentsamendua du, iritzia, erabakiak hartzeko gaitasuna du. Haurra pertsona bada herritarra da: eskubideak eta betebeharrak dituena. Baina, kontutan hartzen al dugu haurra auzoak, herriak eta hiriak eraikitzerako orduan? Horretara gonbidatzen gaitu Francesco Tonuccik “Haurren hiriaz” hitz egiten digunean, auzoak, herriak eta hiriak haurrentzat leku aproposak izan daitezen lan egiteaz, premisa bat abiapuntu gisa harturik: haurrentzat egokia den hori herritar guztiontzako da egokia. Hitzartzea euskaraz eta power pointa gazteleraz izango da.
10:30-11:00: Lola Boluda. Egia, Donostia. Egia segurua, haurren Egia. Eskola komunitateak eta auzoak, eskola bidea eraikitzeko prozesu parte hartzailearen ingurukoak. Bere hitzartzea gazteleraz izango da eta pantailako euskarria euskaraz izango da.
11:00-11:30: Nerea Zubia, Oñati. Eskola Bideak ekimena sustatzeko instituzioen, udalaren, ikuspegia. Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean gidatzen duten egitasmoak bi ardatz nagusi ditu: batetik, ikastetxerako joan-etorrietan mugikortasun aktiboagoa, autonomoa, jasangarria eta segurua sustatzea; eta, aldi berean, eragileen arteko elkarlana, hausnarketa eta eraldaketa-prozesu bat sustatzea. Elebitan egingo du, euskaraz eta gazteleraz ahozkoan eta idatzizkoan, gazteleraz eta euskaraz.
11:30-12:00: Atsedenaldia
12:00-13:00: Mahai-ingurua eta galdera-erantzunetarako tartea. Gazteleraz eta euskaraz izango da.
Hizlariek erabiliko dituzten euskarri digitalak eskuragarri izango dituzue.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,


Eskola Bideak Salburua






Estimadas familias,
Os queremos informar de los detalles de la jornada del próximo sábado 14 de marzo que desde el grupo de Caminos Escolares se ha organizado en el centro cívico Salburua.
Un grupo de personas del barrio Salburua empezamos a trabajar hace ya unos meses que en esta iniciativa de “Caminos Escolares”, cuyo objetivo es que los niños/as del barrio puedan recorrer el trayecto escolar de un modo autónomo con confianza y seguridad.
Durante este tiempo hemos dado algunos pasos contactando con algunas instituciones para intentar desarrollar este proyecto: Ayuntamiento de Vitoria ,CEA (Centro de estudios ambientales) y asociaciones vecinales de Salburua y Arkaiate.
A través de estas jornadas, queremos dar a conocer varias experiencias de Caminos escolares que se han desarrollado en otros lugares de Euskadi y por otro lado, ofrecer la oportunidad de tener un espacio de reflexión sobre la viabilidad de esta iniciativa en nuestro entorno. Creemos que estas jornadas serán de gran ayuda para diseñar nuestros propios caminos escolares, para modificar el espacio público y para reflexionar sobre la mirada que las personas adultas tenemos sobre la infancia.
Hemos intentado buscar un formato bilingüe que esperamos se adapte adecuadamente tanto a las necesidades de las personas destinatarias de esta jornada como a las de los ponentes. El programa de la jornada será el siguiente:
9.30-9.45: Acogida. Centro cívico de Salburua
9.45-10.00: Presentación de la jornada.
10:00-10:30: Amaia Etxabe. Miembro de la asociación Txatxilipurdi. Los niños/as abriendo camino. Los niños/as como personas que son tienen su propio pensamiento, opinión y capacidad de decisión. De la misma manera, como ciudadanos/as que son tienen derechos y obligaciones. Pero ¿los tenemos en cuenta a ellos a la hora de construir los barrios, pueblos y ciudades? Francesco Tonucci nos invita a hablar sobre la "Ciudad de los Niños", trabajando para hacer de los vecindarios, pueblos y ciudades un buen lugar para los niños/as, con una premisa como punto de partida: lo que es apropiado para los niños/as es apropiado para todos los ciudadanos/as. La conferencia será en euskera con apoyo visual en power point en castellano
10:30-11:00: Lola Boluda. Egia, Donostia. Egia segura, Egia es de los niño/as. Nos hablará del proceso participativo para la construcción del camino escolar. Será en castellano con apoyo digital en euskera.
11:00-11:30: Nerea Zubia, Oñati. Punto de vista de los organismos institucionales que intervienen en el proyecto Caminos Escolares. Hay dos pilares sobre los que las instituciones junto con las comunidades escolares deben dirigir sus esfuerzos: por un lado fomentar la movilidad activa, autónoma y segura de los desplazamientos que se dan en el trayecto escolar, y por otro lado el potenciar la reflexión y el proceso participativo. Será en bilingüe.
11:30-12:00: Descanso
12:00-13:00: Debate. Tiempo de preguntas a los ponentes de la mesa. Bilingüe
El material digital utilizado en las charlas estará disponible si se desea.
Esperamos que la jornada sea de vuestro interés . Os esperamos.


Caminos Escolares Salburua