jueves, 15 de julio de 2021

KULTUR ESKAINTZA SALBURUAN: NON DAGO OREKA?

Gasteizko Udalak uztaila eta iraila bitartean auzoetan plazaratuko den kultur programazioa aurkeztu du. Gure ustez proposamen bikaina da auzoetan kontzertuak edota antzerkiak ikusteko aukera eskaintzea eta, iaz ikusi ahal izan genuen bezala, auzoko bizilagunen begi eta belarrietara ekimen arrakastatsua. 

Baina aurten Salburuan egingo diren ikuskizunei erreparatuta, begibistakoa da hizkuntzen artean ez dagoela inolako orekarik: uztailean bost ekitaldi egingo dira Gabriela Mistraleko kantxetan eta bostak izango dira gaztelaniaz (tartean umeei zuzenduriko ikuskizun bat). Abuztuan egoera pixka bat hobea da, euskara eta gaztelania erabiltzen dituen abeslari batekin. Irailean, ordea, berriz ere, gaztelaniazko kultur ekitaldia. Salburua bezalako Gasteizko auzo “gazte” batean, zazpi kultur ekitaldietatik bakarrean entzun ahalko da euskara? 

Badakigu taldeak programatzeko orduan hainbat irizpide hartu behar direla kontuan: ikuskizunaren kalitatea eta aniztasuna, bertako artisten eta taldeen promozioa, ikusle potentzialen adina eta ezaugarriak, parekidetasuna, inklusioa… susmatzen dugu kultur eskaintzaren hizkuntza ere kontuan hartzen dela, baina oraingo honetan sekulako desoreka dagoela adierazi nahi dugu, tristuraz alde batetik, haserre puntuarekin bestetik. 

Programazioaren arduradunek gure hausnarketa eta salaketarekin bat egingo dutelakoan, eta batez ere, aurrera begira arazoa errepikatuko ez delakoan, jaso ezazue agur bero bat. 

Gasteizen, 2021eko uztailaren 14an 

SARBURU KULTUR ELKARTEA

SALBURUA-BURDINBIDE AUZO ELKARTEA

LARKAIATE AUZO ELKARTEA

---------------------------------------------------------------------------------------------

OFERTA CULTURAL EN SALBURUA: ¿DÓNDE ESTÁ EL EQUILIBRIO? 

El ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ha presentado la programación cultural que se llevará a cabo en los barrios de la ciudad entre los meses de julio y septiembre. Programar conciertos y teatros en los barrios nos parece una excelente idea, y como se pudo ver el verano pasado con la afluencia de público, una fórmula muy aplaudida por las vecinas y vecinos de los barrios.

Pero si nos fijamos en los espectáculos que se han ha programado en Salburua, es evidente que hay una desigualdad increíble en cuanto a las lenguas: en julio van a tener lugar cinco actos culturales en las canchas de Gabriela Mistral y los cinco serán en castellano (incluido un espectáculo dirigido al público infantil). En agosto la situación no es tan escandalosa, con una artista que utiliza ambas lenguas. Pero llega setiembre y nos topamos con otro único espectáculo en castellano. De los siete actos culturales que se han programado en un barrio “joven” como Salburua, ¿sólo en uno se podrá escuchar euskara?

Somos conscientes de que hay que tener en cuenta varios criterios a la hora de programar: la calidad y variedad de los espectáculos, la promoción de artistas y grupos locales, la edad y las características del público potencial, la igualdad de género, la inclusión… De la misma manera, pensamos que los criterios lingüísticos también se tienen en cuenta, pero queremos denunciar con tristeza y con enfado que esta vez el euskara está en una situación muy desequilibrada.
 
Esperamos que las personas responsables de la programación tengan en cuenta nuestra reflexión y nuestra denuncia y, sobre todo, que este problema no se repita en futuras ocasiones.
Agur bero bat!

Gasteiz, 14 de julio de 2021

ASOCIACIÓN CULTURAL SARBURU
 
ASOCIACIÓN VECINAL SALBURUA BURDINBIDE
 
ASOCIACIÓN VECINAL LARKAIATE