miércoles, 6 de febrero de 2019

IKASTURTE BERRIAN ERREKABARRI SALBURUAN! / ¡EN EL NUEVO CURSO ERREKABARRI EN SALBURUA!


Errekabarri Herri Eskolako guraso elkarteak ondoko mezua zabaltzea eskatu digu:
Urteetako atzerapena luzatuz doa, berriro ere.   2016/17 ikasturtea auzoan, Salburuan, hasi behar genuen arren, oraindik 3kmtara dagoen Zaramaga auzoan gaude. Autobusak, espazio urriak, eskolaz kanpoko jarduerak mugatuta…egunerokoa ikaragarri baldintzatzen du behin-behinekotasun egoera honek.
2019/20 Salburuan hasiko genuela agindu zigun Hezkuntza Sailak. Baina atzerapen berriak iragarri dizkigute.
Horregatik gurasook planto egitea erabaki dugu. Ez dugu atzerapen gehiago onartuko. Gure eskola publikoa auzoan nahi dugu. Ikasturte berria auzoan hasi nahi dugu!



Familiak beren seme alabekin planto!

Otsailak 7 - Familia Greba Errekabarrin

Oso garrantzitsua da bakoitzak ahal duen neurrian, haurrak eskolara ez eramatea eta haurrekin ekintza hauetan parte hartzea.

-      10:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzan. Bertan puxikak eta txilibituak banatuko ditugu eta haurrek eskolako amantalak jantzita erdialdetik kalejira egingo dugu. Parlamentuan Plenoak daudela aprobetxatuz bertan bukatuko dugu protesta.   
    
    18:00etan Salburua Haurreskolan (Eroski parean errepidea pasata), hor ere haurrek amantalak jantzita kalejiran joango gara obretan dagoen Errekabarri eraikineraino.

Auzoko Elkarte askoren eta Sindikatu desberdinen partaidetza eskatu dugu mobilizazio hauetarako eta haien laguntza eskeini digute. Eskerrik asko benetan!

Modu berean gogoratzen dizuegu lagun eta senideak mobilizazio hauetara ongi etorriak direla.

Errekabarri Eguzkia - Ikasleen guraso elkartea

--------------------------------------------------------------------------------------------- 


¡Las familias con sus hijas e hijos se plantan!

7 de Febrero - Huelga de Familias en Errekabarri

 Es muy importante que en la medida de las posibilidades de cada cual, no llevéis a los y las niñas al colegio y que participéis en ellas junto con vuestros hijos e hijas.

    10:30- Plaza de la Virgen Blanca. Las niñas y los niños llevarán puestas las batas escolares, os repartiremos globos y silbatos y desde allí iremos desfilando por las calles del centro terminando en el Parlamento donde nos consta que habrá Plenos.
-       
   18:00 - Haurreskola de Salburua (en frente del Eroski cruzando la carretera), allí también las niñas y los niños con las batas escolares puestas, iremos hasta las obras del edificio de Errekabarri.

Hemos pedido la participación en estas movilizaciones a otras Asociaciones del barrio y a diferentes Sindicatos y nos han ofrecido su apoyo. ¡Muchísimas gracias!

Del mismo modo, os recordamos que amigxs y familiares son bienvenidxs a estas movilizaciones.

Errekabarri Eguzkia - Asociación de madres y padres de alumnos

No hay comentarios:

Publicar un comentario